• 2012
  • MUNGIA
Atzera

Begizkoa kentzeko, umea ermitara

 

Umea irrituta-edo egoanean, begizkoa egin eutsiela esaten zan. Negarrez egoalako edo ondo ez egoalako igarten jakon. Begizkoa kentzeko, jeneralean, umea ermitetara eroaten zan ─San Kristobalera edo San Lorentzora─ promesak egiten. Umea beste asuntoren bategaitik ez zan ondo sentiduko, baina begizkoa egin eutsela esaten zan. Bilbora San Felicisimora eroatea be ezetu dau; hontxe bere jentea joaten dala dino, baina lehen asko. Umea eroan ezin baeben, umearen erropa bat eroanda egiten eben biajea.

 

Barriemoilea: Felisa Atela

Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak