• 2007
  • BERRIZ
Atzera

Bedar-metak

 

Meta-egurra lurrean ondo sartuta ipinten zan, eta azpian botaten jakon egurra edo zeozer umedadea hartu ez eian. Erripa handia egoten bazan, nibelau egiten zan. Eskilara bat egin eta harexen gainean ipinten zan. Berriatua, Markina, Mutriku eta Saturraran aldean, erripa handiak egozan, eta metearen azpian norberak lo egiteko moduko lekua egoten zan, lehorpean. Metan bat paretan zan, eta besteak behetik botaten eban bedarra lauhortzagaz. Goian dagoanak metea egiten dau.

 

Barriemoileak: Justa Oregi eta Crispin Arregi

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala