• 2008
  • MARURI-JATABE
Atzera

Bedar-klaseak 2

 

Gallufea bere euki dau, eta, dino, akabuan, satsetik bera zabaldu zala danean. Lehen trebol-bedarra egoten zan, eta ardiak ibili diranez, orain ez dago besterik gallufie baino. Inguru guztian dago. Barrabasa da ezabatzeko. Udan ebagiten da, udakoa da. Mallukoa gallufearen antzekoa da. Neguan hazten dan bedarra da. Hori agertu zanean, gauza handia agertu zan, ze horrek arin emoten dau kortea eta negu partean amoniako apur bat emon ezkero, segiduan dator korte barria osterabere. Orain, sikatzeko ez dau balio; sokatu egiten da eta ganaduak ez dau ondo jaten. Baina ebagibarri badago, ondo jaten dau; berdetan emon behar jako. Negu baten dozena erdi bat korte emon leikez.

 

Barriemoilea: Agustin Barandiaran

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala