• 2011
  • BEDIA
Atzera

Basoko beharra

 

Basoan pinuak botaten ebazan. Goizean maletea hartu eta egun guztirako joaten zan basora. Saukutzara joaten ziran, jeneralean. Diputazinoaren basoak ziranez, oso handiak ziran. Paper-fabrikeak hartzen eban hori egurra. Fabrikearentzat beharrean ibilten ziran.

Egurra trontzeagaz, eskuz, botaten eben, ez gaur egun egiten dan moduan, motozerreagaz. Ordurako kaminoa egin ebenez, bertatik bajatzen eben egurra.

Paper-fabrikearentzat egiten eben behar. Egurra bota, piloetan ipini eta kamioiak Mendizurrera eroaten eban. Bertan apeaderoa egoan.

 

Barriemoilea: Higinio López

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bediako Udala

Erlazionatutako Bideoak