• Garizuma eta Aste Santua
  • 2007
  • Maruri-Jatabe
Atzera

Baraua eta barausia

 

Baraurik egotea da ezer bere hartu barik egotea. Barausi leiteke kafekoletxe apur bategaz edo. Barausi egitea baraua apurtzea da. Barausita egon arren, armozua jan barik egon leiteke.

 

Bijilia Garizumako bariku guztietan egiten eben, eta gero baraua egin behar izaten zan Garizumako Bariku Guren egunean. Baraua egiten ebenean, armozutan apurtxu bat jaten eben, eta gero eguerdira arte ezer probau barik egon behar izaten eben. Eguerdian gura dan guztia jan, eta gero, ostera bere, gauera arte ezer probau barik egon behar izaten zan. Gauean zeozer jaten zan, apurtxu bat.

 

Bijilia egunetan ez txarrikirik ez okelarik ez holakorik jaterik ez zan egoten, hau da, okela jenerorik. Hori Garizuma denporan egiten zan.

 

Barriemoilea: Anastasia Renteria

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala

Erlazionatutako Bideoak

Kandelario-eguna

Kandelario-eguna

  • Urtean zehar egiten diranak
  • Eguraldia
  • Abereekin lotutako esakera eta siniskerak
  • 2016
  • Arratzua