• Zerbitzuak
  • 2014
  • BILBAO
Atzera

Astoak alogeran hartu

 

Kotxe-problemarik ez egoan; zaldiak eta astoak ibilten ziran asko. Astoak-eta alogeran hartzen ziran beharrak egiteko. Leku bat egoan la burrera izena eukana. Garraiorako, berak zaldiak ikusi dauz, eta zaldiakaz karroak. Esate baterako, Basurtuko kooperatiban −jeneroak-eta saltzen ebana− garraiorako beti ezagutu dau karroa mandoakaz. Gero jateko orduan, mandoari algarrobak emoten jakozan, eta eurak be algarrobak kentzen ibilten ziran jenteari. Norberak astoa behar izan ezkero, leku bat egoan alogeran hartzeko. Hondino ez egoan kotxe askorik.

 

Barriemoilea: Iñaki Irigoien

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa