• 2011
  • ZEANURI
Atzera

Artzainaren txabolea

 

Txabolea Arrabako landan eukien. Harrizko txabolea zan. Lehenago, ostera, txabolak zohiez egindakoak ziran. Zohiak, biribilak, atxurragaz ateraten ziran. Horreek txaboleari lehor egiteko, eta txondorrak tapetako erabilten ziran. Txondorra ikatza egosteko egiten dan egur-piloa da. Hari be lehenengo zohia ipinten jakon gainetik. Txabolei be bardin, orduan ez egoan txaparik ez holakorik.

Geroago eurak be txapea ipini eutsien txaboleari, eta azkeneko urteetan hormigoia bota eutsien.

 

Barriemoilea: Enrike Etxebarria

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa