• 2014
  • ZAMUDIO
Atzera

Artoaren gaineko kontuak

 

Artoak danak kamarotera eroaten zituen. Artoa kaxatan sartzen eben; labasua egin eta kaxatan sartu. Urun-zakua akabetan zanean, artoa errotara eroaten eben; zakukadea akabetan zanean, atzera beste bat. Olamuniaga (Olamine) errotara eroaten eben artoa. Leku askotatik ekarten eben artoa eihoteko horra. Anteparea euren etxearen atze guztian dago. Atze guztian dago ura errotan erabilteko.

Hilebetean be igual egoten ziran labasuak egiten: portalean artaburuak bota, zuritu, karpanetan ipini eta labea bete. Karpana gaztaina-materialagaz eginda egoten zan. Lehen zesteruak egoten ziran, eta eurek egiten zituen zestoak

 

Barriemoilea: Garbiñe Landeta

Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak