• Ardi-txabolea
  • 2017
  • Areatza
Atzera

Ardien mendiko txabolea harrizkoa

 

Ardiak hesian esnea batzeko sartzen ebezan; osterantzean, soltuan ibilten ziran. Etxeko kortea sano berotzen zan ardiakaz, eta, orduan, ateak zabalik eukiten ziran eta hesia jarten zan. Goiko txabolako hesia harrizkoa zan. Hara ekarten ebezan ardiak esnea batzeko eta atzera kanpora atera; eta iluntzean bardin. Ez ziran urrin joatean, beti hantxe inguruan ibilten ziran.

 

Barriemoilea: Victor Orue

Erlazionatutako Bideoak