• 2010
  • BUSTURIA
Atzera

Ardiak

 

Orduko ardiak buru gorriak ziran, baina gero eurak buru baltzakaz hasi ziran. Bere ardi gehienak buru baltzak ziran. Eukazan buru baltzetatik, batez be, buru baltzek urteten eben. Gorriak kendu egin ebazan. Lekukoak saldu ebazanean, buru baltzak ziran gehienak. Buru gorriren bat egon zan, gaztea; baina, osterantzean, burubaltzak. Antxinakoak buru gorriak ziran.

Esaten zan buru gorria gogorragoa zala. Lekukoak daukazan buru baltzak bigunagoak dira handiagoak diralako. Halanda be, hasierako ahari buru baltzak txikitxuagoak eta ule askokoak ziran, eta orduan gogorragoak ziran. Sollube mendirako edozein ardik ez dauala balio dino, ez orain, ez lehen. Bakio aldeko ardiak ekarri, Jatabe mendikoak-eta, ez dabe Solluberako balio. Pastue eskasa edo. Oizkoek be ez dabe balio.

 

Barriemoilea: Antonio Olano

Erakundeak: Busturiko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia