• 2014
  • ATXONDO
Atzera

Aramaiora joateko bildur

 

Behin amak esan eutsan Aramaioko kalean andra batzuk jerseak egiteko zer bat ipini ebela eta jerse barria egin behar ebanez, joan behar leukela. Orduan, amak Aramaiora bialdu eban jersea egiten. Bera Aramaiora bakarrik joateko bildur zan, eta ez basoan ibilteko, ze basoz baso joaten ziran. Aramaioko kalean sartzeko bildurra eukan. Halako baten, badoa kalean zehar eta non ikusten dauan agure totolo bat erdi lo. Eguerdi ingurua-edo izango zan eta eskuak tripa gainean eukazala, erdi lo egoan. Harek urrinetik ikusi eban lekukoa eta ezagutu be bai ez zala hangoa, kanpotarra-edo zala. Bera, bere makilatxuagaz eta belarri ederrakin, bajoian kalean zehar eta halako baten badiñotso: "hori gorosti makila hori zer dok?" eta berak, aititak erakutsita, baekian erantzuna zein zan. Hori galdetu ezkero, "gaztainia" erantzun behar ebala esan eutsan eta tak etorri jakon burura. Orduan, "gaztainia" esan eutsan. Hasi zan agurea barreka, silbota jantzan ebala... Ha izan zan anfora bat apurtzealako zera... Orduan zabaldu jakon mundu osoa, eta harrezkero ez dau euki bildurrik inorako.

 

Barriemoilea: Jesus Eguzkiza

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak