• Haurtzaroa
  • 2014
  • Bilbao
Atzera

Andereñoen etxeetan ikasten

 

Lehenengo-lehenengo andereñoen etxeetan hasi ziran klaseak emoten; eta baita berearen moduko etxeetan be. Sei edo zazpi ume hartu andereño batekin, eta klaseak emoten ziran. Etxe askotan egiten zan holan. Etxeak ondo aukeratu behar ziran. Kontuan hartu behar ziran etxekoak, azpian edo goian bizi ziranak…, eta ez zan erraza izaten; baina halan egin eben. Berak Mari Angeles Garairen etxera bialdu ebazan bere umeak. Harek izan eban ikastolea etxean. Haren etxera joaten ziran egunero bederatzietarako. Etxe haretan ume asko egon ziran.

 

Barriemoilea: Karmele Goñi

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak