• Personaia mitologikoak
  • 2018
  • ZEBERIO
Atzera

Anbotoko señoreak eta jentilek hormak bota

 

Pastoreren batek Supelegor ondoan txabolea egin gura eban, eta egunez egineko hormak gauez apurtuta agertzen jakozan. Antza danez, Anbotoko señoreak ez eban gura inguruan inor, eta ha ei zan apurtzen ebana. Pastoreak ez ziran inoiz atrebidu txabolarik egiten.

Gauza bera pasetan da eleizakaz. Egunez egiten ziran hormak gauez apurtu egiten ei ebazan baten batek. Orduan, gau baten batek sorots egiten dau eta konturatzen dira jentilak dirala. Jentilek, baten batzuk sorots egiten jabilkezala konturatu ziranean, esan eben: Horko etxekoari leihoa itxi dagiola! (begiarengaitik inoan). Hurrengo egunean begia galduta agertu ei zan gizonori.

 

Barriemoilea: Manu Etxebarria

Erlazionatutako Bideoak