• 2014
  • BILBAO
Atzera

Alkahuetea eta sirenak

 

Gogoratzen da Kobetamendin egozala bera eta bere lagunak futbolean jolasten, eta halako baten sirenak entzun zirala. Jaramonik be ez eutsien egin Alkahuete izango zalakoan. Alkahuete bakarrik etorten zan hegazkina zan. Sirena luzea joten ebenean, alarma zan; bi apurtxu bat laburragoak, precaución; eta hiru oso laburrak, peligro. Hirugarrenak joten ebanean, aterpean egon behar zan. Eta eurak Kobetamendin egozan futbolean jolasten, eta halako baten hiru horreek jo eta gero, Kobetamenditik ikusi eben Durangaldetik bederatzi hegazkin etozela hiruko taldeetan, formazinoan. Bilbon lehenengo bonbeak lehertu ebanean, arineketan itxi eben Kobetamendi, eta etxera joan ziran.

 

Barriemoilea: Ander Agirre

Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak