• 2014
  • ZAMUDIO
Atzera

Aitari eta amari aguazilari baino bildur gehiago

 

Orduko denporan, eurak baino zaharragoak ziranek, eleizako portikuan baloira olgetan eben. Atzeko partean, alboan, horma bat egoan. Eurek han olgetan eben pelotan; ze frontoia be egon zan, baina beti eurak baino edade gehiago eukienak ibilten ziran han. Inoiz plazan be egiten eben baloika.

Orduan Matxino izena eukan aguazilak egurra emoten eutsen. Txarrena ez zan hori izaten; txarrena izaten zan, domekan, aita eta ama mezara etorten ziranean, kontau egiten eutsen baloika ibili zala… Orduko denporan bildur gehiago eukotseen aitari eta amari aguazilari baino. Aguazilari eskapau egiten eutsien, baina ondo portau ezean, etxean zan gogorrena.

 

Barriemoileak: Jose Luis Aurrekoetxea eta Juan Mari Lekerika

Erakundeak: Zamudioko Udala eta Labayru Fundazioa

Erlazionatutako Bideoak