• 2016
  • SOPELA
Atzera

Aita karreteru ibili zan

 

Euren baserri-etxea handia izan zanez, ganadu asko egoten zan, eta etxean behar asko egin behar izaten eben. Horrezaz aparte, pezeta bat irabaztearren, aita karreteru ibilten zan. Kasurako, Bilbotik Plentzira doan bidea asfaltetan ibili ziranean, aita karreteru ibili zan, materialak eroaten.

Aitari eroateko bazkaria preparetan egoan baten, aitita amari hurreratu jakon preguntetako ea zertan ebilen. Aitarentzako kroketak egiten egoala esan eutsanean, hori mizkeria zala erantzun eutsan. Ama lotsatu egin zan.

Aitagana joan eta gertautako kontau ostean, hurrengoan bere kroketatxuak egiteko eskatu eutsan.

 

Barriemoilea: Bene Markaida