• 2014
  • MUXIKA
Volver

Umeen bizimodua

 

Umetan eskolara hara behera joaten ziran. Ariatzan lehen egoten zan eskolea, orain ez dagoan arren. Neskena eta mutilena egoan. Eskolatik urten, olgeta batzuk egin eta batzuk etxera joan behar izaten eben laguntzen. Ganadueri jatekoa egiten edo astoagaz bedarra ekarten edo…

Umetan orain egiten ez diran olgetak egiten ziran: batean txapakaz vuelta España. Kamino batzuk egiten ebezan, eta hareek etapak eta ipini ta. Txapak botillenak ziran, iturriak esaten eutsien. Kristela ipini eta barruan korredore baten arpegitxua ipinita. Kromoakaz, tronpakaz be bai. Intxaur sasoian kiskiñe esaten eutsien, intxaur txikitxo bat jarri eta hareek ateraten. Intxaur batzuk jartzen ebezan iladan eta intxaur txiki bat erdian, kiskiñe. Txikia jo eta atera ezkero, intxaur guztiak izaten ziran noberentzako. Tira-gomakaz be ibilten ziran gazte denporan. Txorientzat: ikoetan txinboak-eta egoten ziran… Txori-habiak topetan be ibilten ziran, gero kumeak harrapetako. Kumeak jan egiten ziran gero. Jilgeroak-eta harrapau ezkero, kaiolan sartu eta hazi egiten ebezan. Nahiko alegre bizi ziran eurak han.

 

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa