• 2012
  • MUNGIA
Volver

Umea medikuak ekarri maletinean

 

Etxean Itturreaurre manantiala euki eben, eta bertan atera eben erropea garbitzeko labaderoa. Baten han egon zan lagunagaz eta Don Jose medikua agertu zan. Don Jose medikuak maletinean umea ekarrela esaten eben eurek barreka.

Beharrak egin eta joan zan Don Jose. Segiduan osabeak potiza eroan eutsan eta beharra agindu: Etxatxura ur bila joateko. Bien bitartean inguruak eta ume jaiobarria garbitu eta prest ipini eben. Maria etxera ailegau zanean, umea erakutsi eutsien eta Don Jose medikuak ekarri ebala esan eutsien.

 

Informador: Mari Agirre

Videos Relacionados