• 2012
  • MUNGIA
Volver

Txorien gaineko siniskerak

 

Albañeru onak dira txoriak gero! Polito egiten eben euren habia, lurragaz, bedartxuakaz eta alanbreetan egozan ardi lumakaz. Lehen jilgero asko egoten zan, artatxoriak, txontak, txillorrak eta epetxak bere bai. Txindorra zerukoa izaten zan eta epetxa infernukoa: izan bere, epetxak Jaungoikoari kaka egin eutsan burura eta txindorrak pikuan eroan eutsan ura eta haregaz garbitu. Horregaitik, txindorrari ikuturik egiterik bere ez zan egoten eurenean. Suetera-eta sartzen ziran txindorrak, baina epetxa ez; epetxa demoninoa zan.

 

Informador: Eusebia Duo

Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa

Videos Relacionados