• 2007
  • BERRIZ
Volver

Txerria hil eta orea preparatzea

 

Txarriari gantxoa tokian dagoanean sartu behar jako okozpetik. Handik tiratu eta atzetik lagunak joaten dira. Mahaira altzau eta atzeko hankak lotu behar jakoz, kordel bigaz bigitxina egin eta aurreko hanketatik be lagun bik agarretan deutsie.

Txarria hilteko denporea egin behar da, ze kutxiloa edozein moduan sartu ezkero, odola ez deutsu behar dan moduan botaten. Odola apur bat hotzitu arte eragin behar da, ezpabere gogortu egiten da. Gero, odolagaz amasea egiten da. Porrua, kipulea, arroza eta koipeagaz egiten dabe amasea. Pikante apurtxo bat eta perejila be botaten deutsie.

Porrua eta kipulea bezperan egosten dira txiki-txiki eginda. Orain makina bategaz txikitzen dabe dana; lehen, ostera, dana eskuz. Orain ordubetean dana txikituta egoten da. Egosten zenbat eta luzaroago euki, zatia da hoba.

 

Informadores: Crispin Arregi y Justa Oregi

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala

Videos Relacionados