• 2012
  • MUNGIA
Volver

Txepetxa eta txindorra

 

Orduan, jilgero asko egoten zan; artatxoriak, txontak, txindorrak eta epetxak bere bai. Txindorra zerukoa izaten zan eta epetxa infernukoa. Epetxak Jangoikoari kaka egin eutsan burura, eta txindorrak pikuan eroan eutsan ura eta haregaz garbitu. Horregaitik, txindorrari ikuturik egiterik bere ez zan egoten eurenean. Suetera-eta sartzen ziran txindorrak, baina epetxa ez, epetxa demonioarena da. Txindorrak paparra gorria dauka. Epetxa txiki-txikia da eta habia zarratua egiten eban. Zulotxua egiten eutsan albo baten, handik sartzeko. Ondo babestuta egiten eban habia.

 

Informador: Eusebia Duo