• Bebidas
  • 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Txakolina

 

Txakolina saltzeko eta etxerako egiten eben. Etxera joaten jakezan txakolina erosten. Baltza bakiotar batek eroaten eban Bilborako-edo; zuria, ostera, Santurtzi aldera eroaten eben. Lehenago Santurtzin sardinak erreten ziran, eta han meriendetan jateko Santurtzira askotan eroaten eben txakolin zuria.

Orduan barriketan sartzen zan txakolina. Orain botiletan ipinten da, baina lehen barriketan. 

Lehenago txakolina kaderakaz zapalduta egiten zan. Zapaldu ostean, baltzari harria ipinten izan jako ganean, tintea emon dagian. Zapaldu eta barrikan egoten da 4 egun inguru edo 5. Hori irakiten paretan da.

Mahatsaren azalak tintea emoten dau, eta orduan 3-4 egur, ez oso astunak, botaten jakozan gora egin ez egian, azala han azpian egon eiten. Baltzari botaten jakon hori; zuriari ezer bere ez. Zuria direkto egiten da.

 

Informadores: Ines Egia y Fernando Egia

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala

Videos Relacionados