• 2020
  • DURANGO
Volver

Soloan behar asko eginda dago

 

 

Soloan be makina bat behar eginda dago bera gaztetarik, goldaketan-eta. Hamabi urtegaz ikasi eban behiak batzen be. Ahizta bat kriada joan zan eta bestea erizain ikasten Bilbora.

 

Danerik egiten eban soloan: artoa, babea, garia erein, ebagi, jo harriaren gainean. Orain makinak dagoz, bain orduan dan-dana eskuz egiten eben. Gizonak baino behar gehiago egin ei dau.

 

Etxeko jeneroa etxerako eta saltzeko be eukiten eben. Jesuitetan saltzen eben babea hainbat. Oraingo babea ona izan arren, ez da lehenagokoa bestekoa; lehengoa ikusgarria zan.

 

 

Informador: Natividad Bilbao Onaindia

Fundación: Labayru Fundazioa