• 2017
  • BERMEO
Volver

Sareak egiteko materiala

 

 

Lehenago algodoiaren ostetik kuraloia etorri zan. Algodoia erre egiten zan. Astean-astean ez bazan, hamabosterik behin tintau behar izaten zan eta behar handia emoten eban, total asko. Gero Dakarrera joaten hasi ziranean, algodoia sikatu egiten ez bazan, usteldu egiten zan, konpleto usteldu.

 

Don Juan Borrasek ekarri eban handik, Tarifatik edo hortik lehenengo kuraloia. Gero etorri zan beste bat Frantziatik bizar esaten izan eutsiena, saltzen etorten zan gizona bizarduna zalako. Horrek 3-4 urte aguantau ebazan eta gero urten eban nylonak. Nylonari murtzilledune esaten eutsien. Penasa zan beharrerako. Mota biko nylonak saltzen ziran. Jakin behar izaten zan zeinek egiten eban gehiago kala, (uretan gehien hondoratu). Portuan barriltxu bat uragaz bete-beteta ipinten zan, tinea edo alojea, baina tinea handiagoa zan eta alojea fazilago eroateko. Ipini uragaz eta pañu zatiak sartzen ziran bertan pisuagaz ikusteko zein zan gehien fondeetan zana beherantz.

 

 

Informador: Maria Uriondo

Fundación: Labayru Fundazioa