• 2015
  • BEDIA
Volver

Sanloretzoak

 

Hemen egon ziran arbolak, haretxak, asko. Erromeria egiten zan San Lorentzo egunean, biharamonean arimena, eta gero errepetizinoa. Hiru biderrez. Hona etorten ziran taberneruak: Arandia, Juanillo... Jentea bazkariagaz etorten zan, maletakaz, eguna pasetan. Hau garbitzeko Serraduretik ekarten genduan ura. Auzotegi guztiak garbitzen genduan. Hamalau edo hamabost izan ginan eta noizean behin toketan jakun.

Hemengo mezea egiteko ekarten eben eleizatik pianoa, harexegaz joten eben mezan. Abadeak ekarri egiten genduzan, Larreatik-edo. Pagau egin behar izaten zan. Larreako abadeari bazkaria emoten geuntsan eta ganera pagau.

 

Informador: Rosario Zabala