• 2010
  • BERRIZ
Volver

Sanjuan-sua eta errezitadua

 



Antxina San Juan bezperaz irak eta patanak ebagi egiten ziran eta hurrengo urteko sanjuan suan erreteko gordeten ziran.

Suak etxe inguruan eta solo bakotxean egiten ziran, artoak eta gariak bedeinkatzeko. Sua biztuta egoan artean hurrengo errezitaduak esaten ziran eta suaren ganetik salto egiteko ohiturea egoan.

Ondoren, lekukoek esandako bariante bi agertzen dira:

 

San Juan, San Juan,
arrautza bi kolkoan,
beste bi altzoan,
sorginak eta lapurrak erre, erre,
artoak eta gariak gorde, gorde.
Biba San Juan!

San Juan, San Juan
nik ez dot besterik gogoan,
gure soloan lapurrik be ez,
sorginik be ez,
badagoz, badagoz, erre beitez.
Biba San Juan!

 

Informador: Hilario Alkorta

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala

Videos Relacionados