• 2012
  • MUNGIA
Volver

San Martin eguna

 

San Martin egunean urtero egoten da meza bat hilearen 11 aurretik edo ostean parajeen dagoan zapatuan. Egunean bertan gazteria beharrean dagoalako egiten da horrela. Lehen egun berean egiten zan beti, etxeko beharrak geldi itxi, hara joan eta hantxe eguerdatea egin. Oin meza bat egoten da, trikitilariak egoten dira eta gero luncha. Alkarregaz berba egiten da eta San Martineko urteko azalpenak emoten dira. Lehenago maiordomua egoten zan moduan, oin komisino bat egoten da, hiru-lau, ermitearen ardurea daukana. Komisinoa konpontzen da baten bat topetako bedarra ebagiteko eta itxura ona eukiteko. Lekukoaren denporan sanmartinetan ez zan konbidadurik egoten. San Martin inguruan, sarritan, etxeren baten txarria hilten zan, baina konbidadu barik. Izaten zan gehiago San Martin eguna zala eta txarria hil behar zala buzkantzen bat edo bi etxean eukiteko.

 

Informador: Jose Agirretxu

Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa