• Bebidas
  • 2014
  • MORGA
Volver

Sagardaoa egin eta mahatsari botikea

 

Sagardaoa be egiten zan euren etxean. Zelan jausi sagarrak behera, danak batzen zituen. Aitak barrikak eukiten zituan erdibituta eta hara botaten ziran; ustelak dirala zein ez dirala, bota eta bota egiten ziran sagarrak. Egiteko ordua ailegetan zan, eta ha egiteko, makinatxu bat eukin eben, prentsatxu bat. Aitak erosi eban eta eurenera ekarten zituen danak, ze han parajean ez zan egon. Eta mahatsari botikea egiteko, amari esaten eutsan: “Galtzerdi zahar bat badaukazu hor?”. Amaren galtzerdia fina izaten zanez, hara botaten eban “detano” esaten jakona, hautsa. Galtzerdiagaz banan-banan botaten eban botikea. Baten, Gernikan ikusi eban aitak mahatsari botikea egiteko makinea egoala, eta erosi egin eban. Ha eroaten eben auzo guztikoek; itxi egiten eutsen. Ez zan izan besterik hauspotxu bat baino, kortan dago. Hara hautsa botaten zan eta zulotxuak daukazanez, fazil-fazil jausten da handik. Hobeto partiduta aprobetxetan zan galtzerditik.

 

Informador: Josefina Oregi

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa