• 2008
  • MORGA
Volver

Pernilak gatzun-askan

 

Pernilak gatzun-asketan ipinten ditu, gatzetan, harria gainean dala. Ganaduaren okelea ostera izozkailuan gordeten dau.

Pernilak tapau egiten ditu gatzagaz eta harriak ipinten deutsez gainean, ura bota dagien. Pernila urdaia gora adi eta giharra behera adi dala ipinten ditu, hazurrak botaten dauan urak kanpora urten dagian, ostean kotxoa egiten jako.

Pernilak gatzetan zenbat denporatan egon behar dauan jakiteko pisau egiten ditu, eta kiloko egun bi eukiten ditu; gehiago euki ezkero gaziegi urteten dau. Gero atera, gatza zehatz-zehatz kendu, eta beratzen egoneko piper gorriaren maminagaz untetan dau; gorri-gorri ipini pernila eta eskegi egiten dau. 

 

Informador: Kirina Uribe

Fundaciones: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Morga Udala y Labayru Fundazioa