• 2012
  • MUNGIA
Volver

Pazko egunean erropa dotoretxuagoak

 

Pazko-egunean erropa barriak jazten ebezan. Orduan negua luzea izaten zan eta akordetan da, baten, Pazkoetarako trajea egin eutsiela jantzia barik. Ha izango zan beraren lehenengo patxadazko trajea; hamazazpi urte inguru eukazan. Ordura arte jantzia eta abriguak jazten ebazan. Abriguak hiru-lau urterik behin egiten ebezan eta ha ondo gobernau behar izaten zan. Domeketan bere abrigua ipinten eben, baina Pazkoetakoa baino zaharragoa zana. Luzeak egiten ziran eta dobladilloagaz eroaten ebezan luzaroan irauteko. Orain urtean urtean barriak erosten dira, baina lehen ez.

 

Autor: Labayru Fundazioa

Informador: Pantxike Elgezabal

Fundación: Labayru Fundazioa