• 2017
Volver

Ondo eginaren pagua, ate osteko palua

 

 

Esker ona esker txarragaz ordaintzen dogula esateko edo egiten deuskuezan mesedeak ondo eskertzen ez doguzala esateko erabilten da.

 

Palua inguruko euskeran nekez entzun geinkean arren (makila edo agea esaten da gehienbat), berba indartsua da, makilakada esan gura dauelako. Gainera, ate ostekoa izateak indar gehiago emoten deutso, ikusten ez dan makilkada, asmo txarrez emondako makilkada dala adieraziz. Beraz, esakera honek gizakion izakerearen alderik gordinena erakusten dauela esan geinke.

 

Ahozko hizkuntzan bizi-bizirik dago eta hedadura handikoa da erabileran.

 

 

Informador: Javier Kaltzakorta

Fundación: Labayru Fundazioa