• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Morokila

 

Morokila talo bat izatea lez zan. Artoagaz egiten zan. Lekukoak gitxitan, baina ikusi dau ama hori egiten. Burdina bat ipinten zan behekosuan eta haren gainean su bat egiten zan, brasa-moltsoa egin artean. Beheko plakea ondo berotzen zanean, lau bat kilo artogaz bola bat egiten zan, ondo igurdi eta bere neurriko kazuela baten ipinten zan. Gero, burdina beroaren gainean ha talo lodia ipinten zan, eta kazuela bategaz tapetan zan eta brasea botaten jakon gainera. Ez daki zenbat denporan eukiten eben. Korroskil-korroskil urteten eban eta ogi nagusi bat izatea lez ipinten zan mahaian. Egunetarako egoten zan. Hori famadua izaten zan lehen-lehen, antxina. Diario antzean egiten zan; leku batzuetan diario.

 

Informador: Mari Ugarte

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala