• 2016
  • SOPELA
Volver

Metrailau ebezanekoa

 

Gerra-sasoian inguru honetan frenterik ez zan sortu; burrukarik eta bonbardaketarik ez eben sufridu. Baina euren etxean ezbehar batzuk izan ziran. Baten, beheko soloan, artadian, familia guztia ebilen artoa eta indabea ereiten; eta bera txikitxua, solo bazterrean egoan plazako otzara zabal baten. Abioi bat sartu zan eta metrailau egin ebezan. Aitak, orduan, umea koiu otzaran, karkaban sartu eta bera parau zan lautxakurren, gainean, umea babesteko. Ahiztea beste lehengusina bategaz egoan etxe ondoan olgetan.

 

Informador: Bene Markaida