• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Labasurako erabilten ebezan egurrak

 

Labasua egiteko, jeneralean, labar-otea usaten zan. Sahats-otea ganaduari azpietan ipinten jakona da. Labar-otea ha baino zaharragoa zan, handiagoa; trongoak onak eukazana. Labar-ote zuria, lora zuriak eukazana, izaten zan ona labasua egiteko. Baina akaburantza pinuak edo eukaliptoak botaten ziran, eta hareen errameaz gustosoago egiten zan labasua. Eukalipto sikua, ona, izan ezkero, sua sano beroa egiten zan. Artean, labar-oteaz. Jeneralean, goiko basoetara joaten ziran labar-otea koiuten.

 

Informador: Bonifazio Alzaga

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala