• 2013
  • BERRIZ
Volver

Kurutzekia

 

Saratsa kurutzekia da; erreka eskinetan eta basoan urteten dauan arbolea. Inguru honetan kurutzekia esaten eutsien haregaz kurutzeak egiten ziralako. Erramu-egun bezperan basora edo erreka eskinara joan eta makila batzuk ebagiten ebezan. Zuri-zuri ipini, puntea baino beheratxuago zulotxu bat egin eta han sartzen eutsien palu bat kurutzea egiteko. Beharrizanaren arabera egiten ebezan: batzuk dozena bat, beste batzuk dozena eta erdi.

 

Erramu-egunean eleizara eroaten ziran eta abadeak bedeinkatu egiten ebazan meza aurretik. Ostean, hurrengo egunean-edo, hareek kurutzeak soloetan, zelaietan eta kortan ipinten ziran sartuta.

 

Informador: Rikardo Albizuri

Fundaciones: Labayru Fundazioa y Berrizko udala