• Personajes mitológicos
  • 2018
  • ZEBERIO
Volver

Kastrejanako zubia deabruak egin

 

Kastrejanako zubia Bilbon dago, Kadagua errekearen gainean, eta deabruak eginda ei dago. Neska bat Bilboko erromeriara joan ei zan Kastrejanatik eta etxerako bidean iturriko ura eroan behar eban etxera, abemariak jota egozan eta. Iturriko ura ekarteko, zubia pasau behar eban goragotik eta iturria bestaldean egoan. Orduan, maldizinoa bota eban: Ez da etorriko infernuko deabrua hemendixek zubia egiteko! Horretara, deabrua plantau jakon aurrean kapa gorriagaz eta zaldi gainean. Deabruak esan eutsan: Arimearen truke egingo jatzu zubia, oilarra jo baino lehenago. Hartan dagozala, deabru indartsu guztiak agertu ziran eta euren artean deabru koxo bat erremintak eta hainbat kintaleko harria eroiana.

Neskea larritu egin zan eta abadearengana joan zan. Abadeak: Alabatxua, baina zelan egin dozu hori, ba? Neskeak: Estukuran egin dot! Abadeak: Nik bedeinkatuko zaitut, baina nire bedeinkazinoak bakarrik ez deutsu balio! Martian arrautzea egineko oilaskoak jaio behar dau eta kukurruku egiten badau, zubia akabau baino lehenago, salbauta zagoz!

Herri guztia dabil oilar hori topetan eta deabruak, zubia akabetan dagozala, Oizera azkenengo harriaren bila doazala, topau eben oilarrori eta kukurruku eginazo eutsien. Orduan, deabruak podere barik parau ziran eta amorruagaz eskukada bat emon eutsien harriari eta han parau zan betiko markauta eskuaren errastua. Halantxe parau ei zan Kastrejanako zubia, harri baten faltan.

 

Informador: Manu Etxebarria

Videos Relacionados