• 2010
  • BERRIZ
Volver

Kangrejuak hartzen

 

Errekara erretelakaz kangrejuak hartzen joaten ziran. Lekukoa herriko umeakaz joaten zan dantza ensaioaren ostean. Hartzen ebezanak etxera ekarri, egosi eta jan egiten ebezan, danak kanpoan jesarrita.

Gazteak egunez baina nagusiak gauez joaten ziran. Errekan ortozik sartu, kangrejoak usainera ei etozalako, eta eskuekin atrapetan ebezan. Orduan kangrejo ugari egoan. Baina gaur egun lizentzia behar da eta neurriak zaindu egin behar dira.

Ezkailuak hartzeko butroia erabilten eben, holako tramankulu luze bat zan. Ezkailuak arrain txikiak dira, angulen antzekoak.

Arrantzan joatea entretenimendu handia zan gazteentzat.

 

Informadores: Klaudio Berrizbeitia y Herminia Lazpita

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala

Videos Relacionados