• 2014
  • MUXIKA
Volver

Jatekoa

 

Astegunetan normalean: indabak, patata-porrua, berakatz-zopea eta horreek jaten ebezan. Domeketan egiten zan paellea edo garbantzua okela apur bategaz. Bera txikia izaten zanean ogia be bertan egiten eben. Labea eukiten eben eta amama izaten zan panaderea. Baserriko ogiak egiten ebazan, orain egiten diranen antzekoak baina borobilak. Amamak tremesak be egiten ebazan, estutxoagoak eta bigunagoak ziran. Artoagaz egiten zan arto-opila be bai. Horreek asterako egiten ziran, astean baten. Etxean bertan eukien labea; baserri guztiek eukien labea, danak.

 

Informador: Imanol Enbeita

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa