• 2013
  • BERMEO
Volver

Itsasontziko karguak

 

Lehen barku baten hamasei persona joaten ziren, gero hamalau edo hamahiru. Euren graduazinoa holakoa izaten zan: patroia eta lau sozio jeneralean, patroia eta hiru sozio; bat makinista bada, patroia, bestea, eta besteak kubiertan behar egiteko. Eta besteak arrantzaleak, normalak. Gero, ba, jaube gitxiago eukitakoak baziran, jaube bakarrekoak be baegozan eta. Kubiertan agintzeko inor ez egoanez, bi gizon egoten ziren bapore handiak amarretan. Hareek pagokuk ziren, antxina una cuarta ordaintzen jaken.

 

Informador: Maria Uriondo

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa