• 2010
  • BERRIZ
Volver

Ines andereñoa

 

Ines Aranzadi Berrizko maistra izan zan, baina gerraostean abertzale izateagaitik Palentziako herritxu batera desterrau eben. Hara joan beharrean Berrizen geratzea erabaki eban eta horren ondorioz ezin izan eban barriro lanik egin, plazea galdu ebalako. Horregaitik gero bere etxean herriko umeai eskolak emoten hasi zan. Hiru urtetik aurrera joaten ziran eta eguerdiko ordubata eta erdietan hasi, eta bost eta erdiak arte egoten ziran. Han ikasi eben askok idazten eta irakurtzen. 

 

Informador: Mikel Berasaluze

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala