• 2013
  • BERMEO
Volver

Ikasteko modua

 

Geografia be ez eutsien irakatsi Espainatik kanporakoa. Bere amak ostera, jakin ebazan bigarren gerra mundialera arteko uriburu guztiak. Orduan aldatu egin ziran danak, aliaduak alkarregaz banandu ziranean. Ostean berak ez dau jakin… Paris, Paris izan dalako eta Londres ba… osterantzean bape ez. Horixe botaten dau faltan asko. Espainakoa baino ez eutsien irakatsi. Espainako mugak, mendi eta errekak… Ibaiak be, Jucar eta Segura gero ikasi ebazan dagozala. Miño, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir... horreek bakarrik. Baina Jucar eta Segurarik bape ez. Mendiak be, “España limita al norte” esaten kantsau. Zenbat probintzia dagozan be esaten eben. Ez daki seguru 52 edo 49 eta hiru albokoak. Holango gauzakaz akordetan da. Errege godo eta bisigodoak: Ataulfo, Recadero, Wamba eta Don Rodrigo. Horreek hondino ikusi egiten ditu. Dana buruz ikasten eben eta preguntau egiten eutsien.

 

Informador: Maria Uriondo

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa