• 2017
Volver

Gerran hile eta piku arrantxoan

 

Gerreagaz atzo izan balitz baino hobeto akordetan da. Bertan egon zan frentea luzaroan; hantxe dagoz trintxerak eginda. Etxean egon ziran Lamindaora heldu ziran egunera arte. Orduantxe egunean, Lamindaora pasau ziran. Lehenengo-lehenengo Pantxitok urten eutsen bidera, Aginaora. Eta handik kamioi baten Otxandioraino joan ziran. Milizianoen kuartelean egon ziran. Arrantxoan herriko jentea egoan eta eurak ezagunak izakeran jatekoa emoten eutseen: bokadilo itzelak. Hilebete eta erdi inguru egin eben han.

 

Informador: Ignazio Aranburu

Videos Relacionados