• 2016
  • ARRATZU
Volver

Gernikako bonbardeoa

 

Ama bedarra ebagi eta astokada bedarragaz etorrela, Ereinozarretik agertu ziran abioiak eta 8 bat bonba bota ebezan. Joan zan, eta gero hirunan-hirunan etorten hasi ziran hareek abioi baltzak. Hango bonbatza, hango eskandalua! Etxetik urten be ez eben egin, danak estu eta negarrez.

Herrian etxe barik lotu ziranek alde egiten eben ahal zan lekura, eta eurenera be etorri ziran, ume eta guzti. Jaten emon eutseen, eta lo be eurenean egin eben. Gauza tristea izan zan.

Iluntzean etxe ondoko altu batetik ikusi eben Gernika sutan egoala.

 

Informador: Julian Uribarri