• 2012
  • MUNGIA
Volver

Gaubelea

 

Auzoan inor hilten zanean, etxekoak bakarrik egon ez eitezan, hilaren etxera joaten zan jentea, eta errosarioak errezetan ziran. Gauean bere joaten ziran gaubelara eta askok txispea koiu eta txisteak kontetan ebezan. Etxera etorten ziranei galletak, koñaka edo anisa emoten jaken. Txandak egin eta gau osoan egoten ziran han, goizera arte. Lehenengo egunez errosarioa errezetan eben eta, gero, gauean erreleboak egiten ziran. Auzokoek lehen asko laguntzen eben baten bat hilten zanean etxeko beharrak-eta egiten.

 

Autor: Labayru Fundazioa

Informador: Mari Agirre

Fundación: Labayru Fundazioa