• 2017
Volver

Etxetik kanpo erosten ebezanak

 

Dendan ez eben gauza handirik erosten, ze eurek danerik eukien etxean. Arraina-edo erosten eben; patatea, babea, artoa, kalabazea, ortuariak, konejuak, oiloak eta esnea etxean eukiezan. Zornotzako Astepetik etorten zan andra bati erosten eutsien arraina. Buru-puntan kaja bat edo bi ekarten ebazan eta hari erosten eutsien txitxarroa-eta; lebatzik erosterik pentsau be ez, karuegia zan eta.

 

Informador: Maribel Gorostizagoiza