• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Etxearen distribuzinoa

 

Jeneralean, kuartuak behean egoten ziran. Goian bere bai, baina, normalean, behean. Euren etxea kapela txikerra da, eta kuartu bi eta suetea daukaz. Aurreko aldean bata eta atzean gortako alderditik bestea, eta erdian, suetea. Eurenean, aldea-etxe txikerra izan danez, atzean behar dan moduko kuartua egiteko, gorteari zati bat kendu jakon. Orain bere bardin dago: erdian suetea, eta aurrean eta atzean kuartuak.

 

Seme-alaba askotxu egon ezkero, kamaran beste kuarturen bat be egin behar zan, bizimodua handitzeko.

 

Lastegia gortearen ganean bedar sikua edo galtzua ixteko lekua da. Gortatik lastegira zuloa egoten zan bedarra botateko, tranpe. Kamaratik lastegira sartzeko ate bat egoten zan lekurik gehienetan.

 

Informador: Bonifazio Alzaga

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala

Videos Relacionados