• 2017
Volver

Esnea eskuz eroatea

 

Esnea etxe fijoetara eroaten eben. Hamabi urtegaz hasita, Villarealeko pantanoa beteteko beste esne ekarrita dago. Lehenengoetan esnea eskuz eroaten eben, ahizteak eta biek. Hamar litro-esne eukiezan kantinak ekarten ebazan bakotxak, eta kantineak berak beste kilo bi eta erdi eukazan; guztira, 12 kilo eta erdi esku bakotxean.

Gogorra euria egiten ebanean izaten zan. Plastikoak urten eban orduan, plastikozko gabardinea jantzita joaten ziran, baina haregaz hankak bustiten jakezan. Euria asko bazan, aitak laguntzen eutsen. Gizonezkoek lepoan paluak ipinita ekarten ebezan kantinak, eta beste eskuan guardasola. Eurek guardasola garrian eta saman estututa joaten ziran. Atertzen baeban, kantinak zelaian itxi, guardasola zarratu, eta hainbatetik eskegita, aurrera segitzen eben.

 

Informador: Maribel Gorostizagoiza

Videos Relacionados