• 2017
  • ATXONDO
Volver

Eskuadra

 

Ez da erraza izaten, behin oholak eskura izanda, ohol horreei jitea emotea: nondik moztu, zelan neurtu, zertarako nahi dan. Hori guztiori egiteko, hainbeste tresna behar izaten dira. Lehenengo eta behin, neurtu egin beharko dira. Neurtzeko sistema desbardinak dagoz: hemengo honek angelu zuzena egiten dau, eskuadrea egiten dau eta izena be eskuadrea dauka. Txikiak eta handiak funtzino bardina egiten dabe. Oholak marketako erabilten dira.

Beste hori be oholak marketakoa da, baina angelu zuzena erakutsi beharrean, 45º angelua eginda dakar. Orduan ez dago zertan ibili era batera edo bestera.

Oholari eutsi be egin behar izaten jako, eta, horretarako, txakurra izenekoa daukagu. Txakurra egurrezkoa da, baina eusgarritzat eta gogortzeko burdinazko xafla bat be sartuta dauka. Beste horregaz estutu egiten da sartuta dagoan ohola.

 

Informador: Jesus Eguzkiza