• 2015
  • GALDAKAO
Volver

Eskolako kontuak

 

Lekukoa Bekeako eskolara ibili zan. Arratiako maistrea euki eben. Eurak euskeraz erderaz baino hobeto egiten eben berba; bada, berba bat euskeraz entzuteaz batera, itzelezko zaplastadea emoten eutsen. Eta Arratiakoa zan. Gauza batzuk ez dira ahazten. Ganera, eskolara sartu baino lehenago, Espainiako banderea gora igon, haren aurrean eskua altzau eta kantau egiten eben. Eskolan dana liburu bategaz ikasten eben; entziklopedia bategaz. Pizarrea eta koadernoa be eukiten eben. Tinteruan plumea tintan untau eta haregaz idazten eben.

 

 

Informador: Juana Zelaia

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa