• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Volver

Erlauntza barruko koadruak

 

Erlauntzaren barruan koadruak egoten dira eta koadru horreek alanbre batzuk eukiten dabez. Alanbre horreri argizariaren panal batzuk jartzen jakoz. Panalak irudi batzuk eukiten ditu eta hexagonodun irudi horretatik erleak ahoagaz tiratu egiten deutsie eta hexagono horretan egiten dabe lekua, gero erreginak arrautzak jartzeko. Arrautzetatik ateratzen dira gero larbak, ninfa eta gero hortik umea jaioten da. Hexagono horretan, beste leku batzuetan polena jartzen dabe, euren proteina hori, pan de abeja esaten dana. Polena eztiagaz nahastauta egoten da fermentazinorik egon ez daiten. Eta beste leku baten eztia jartzen dabe eta horixe da erlauntzaren alimentazinoa. Erlauntzaren barruan jartzen dira panalak zutunik eta hamar koadru sartzen dira behean.

 

Informador: Valentin LLona

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa

Videos Relacionados